Napoka Iria desegin ondoren hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikari, baina denbora baten ondoren tiraderan gordeta zituen zirriborroak atera eta oso berea izango zen zerbait marrazten hasi zen. 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen artetik garbiketa egin, txukundu, landu eta hortik 6 pieza eta kantu bat bildu zituen Testura izeneko proiektuaren lehen diskoa osatzeko.