Iraolanekoa (zuzenean Leidor aretoan)
BIDEOA
BIDEOA
Joan, etorri,
altxa, hor jarri,
utzi, ekarri:
ez pentsatu...
Erleen eran
polena edan:
ez begiratu
erlauntzara:
lore denak dira lore bera.
Gerrako glori,
zelaia jori:
zuk bertan korri,
maldan gora.
Heldu gau horri,
zama arindu,
hautsa astindu:
bi dardara gara...
Bizitza azkarregi doan hura da.
Kateatzen den momentu
zerrenda bat...
Egunero da ezberdin, bestela zer?
Berdin bada, azkar doa:
ezberdina, motelago.
Itzultzea ez dut laket.
Aukeran naiz
doan hori.
Doan hori,
beti...
Bide bazterrak,
erreka denak,
gu denon senak
irensteko...
Bidea goza,
xendaren poza,
lehena ni naiz
elurra zapaltzen:
elur erori berria...
Eguzki, euri,
edo sargori
Hotz edo gori,
lehor al da
Jaio, hilzori
Hau ala hori
Nor edo nori
zenbat teoria
nork berea dauka eta
nik nirea.
Zuhaitz barruko dardara bat gara gu.
Enbor barruko eraztunen besarkada.
Hori gara: bi arbola.
Hori gara: bi dardara,
joanean doazenak
izan arte bat bakarra.
Egunero hasten gara...
Haste hutsa mirari bat.
Mirari bat.
Mirari bat.