Berriz ere ezustekoan, harrapatu egin zaitu
Berria ez den bizipen honek, loezinean uzten zaitu Hurrengokoan prest egongo, zarela uste duzun arren
Ziur espero gabe, hartuko zaituela, hartuko zaituela
HERIOTZA IKUSI DEZAKEZU, MAITASUNAZ HIZKETAN
ZERUA ITSASO BIHURTZEN DEN, MUGA SENTI DEZAKEZU
NERABEZAROKO MAITASUN GAUAK BERRESKURATUZ
IKUSTEZINA IZANDA NAHIKO BIZIRIK ZAUDELA BADAKIZU
Labekada berri guzti hau, kanpora botatzear
Gorputzetik odola ez ezik botatzen duzunean
Miseria faltsuak bakarrik dauzkazun guztietan
Norbait itotzen ta astintzen, saiatzen garenean, saiatzen garenean
HERIOTZA IKUSI DEZAKEZU, MAITASUNAZ HIZKETAN
ZERUA ITSASO BIHURTZEN DEN, MUGA SENTI DEZAKEZU
NERABEZAROKO MAITASUN GAUAK BERRESKURATUZ
IKUSTEZINA IZANDA NAHIKO BIZIRIK ZAUDELA BADAKIZU
Hodeiak zure etxean, pilatzen saiatzean
Baita izarren bitartez, zure barruko argi guztiak piztean
Sorpresaz beteriko gunean, gezurrezko ilusioak aurkitzean
Imaginatu gabeko herrialde, guztietan