2020.10.06
Surfin Kaos

Surfin Kaos

Atzera

Tori nire sexua

Dirua erre

Mexikoko nire osabak,herentzia utzi du niretzat.
maleta bat diruz josirik,zer egingo dut nik honekin.
Lagunak ditut oso maite,nire arazoa kontatu diet.
zer egingo dugu honekin,gasta ta gasta dena erre arte.

DIRUA, GURE ESKUTAN EZIN DA UTZI ,EZIN GELDITU.
GOZATU DEZAGUN,DAUKAGUNA ERRE ARTE!!!
BUKATU ARTE!!!

Munduan bira eman ondoren,dena gastatu dugun arren,
Nahi izan duguna egin dugu,bankuan gorde beharren.
Faktura pila ordaintzeko,ez dut dirurik,berdin dio.
Beste osaba noiz joango den?zorrak ordaindu baino lehen.

DIRUA, GURE ESKUTAN EZIN DA UTZI ,EZIN GELDITU.
GOZATU DEZAGUN,DAUKAGUNA ERRE ARTE!!!
BUKATU ARTE!!!