Beste proiektu batzuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodigo Norte) eta Endika Lahainek (121 Krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak eta indarrak batu diztuzte amankomunean eraiki duten proiektu honetan. Bikotearen Herrima lehen diskoa rap eta reggae musikaz kutsatuta dago, baina bada beste estiloetarako lekua ere: drum’n’bass, gitarra rockeroak eta beste hainbat keinu.