Ez dut nahi, gezur bat
Zer dio jainkoak?
Ba ote da halakorik
Galdetzen naiz behin da berriz.
Sinestea erabakia
Neurea eta ez zurea
Ez dudala nahi, gezur bat
Gezurrik ez dut nahi!
Heriotzak, eraginak
Hipokresia azalekoa
Hitzek baimenduaz joan daitezela
Ekintzak, garbiak.
Zein zintzoak, zein gaiztoak
Bereiztean al dago jakinduria?
Jakinduria...
Aldaketa bat, utopia hutsa
Amestea, zein den gaitza
Mundu honetako zain kixkaliak
Guztiaren iparreko ardatz.
Nahigabea telebistaz
Igaro da minutua
Eguraldia da berria,
Hodei grisak noraezean
Eta zer egin ardurarik,
Ba ote den norberagan
Galdetzen naiz behin da berriz...
Ez dudala nahi gezurrik!
Gezur bat ez dut nahi!
Erreala eta irreala
Begiak zabalik bizi bazara
Badaukazu zure egia,
Ignorantzia da zoriona.
Ez dut nahi, eta ez dut nahi
Joko honetan parte hartu,
Zer egin ez bazitzaidan galdetu
Nolakoa behar nuen mundua zapaldu.
Orain, gezurrik ez dizut erantzungo
Inoren gainetik ez nago;
Askeak sentitu,
Bizitzak berdindu,
Nire nahietan, guztion mesedetan
Beste ezer … ez dut nahi! …