Goizero bezala ikusi ginen han
Geltokiko atean besarkatu egin nahian
Goizero bezala, ikusi zintudan begi epel
Ezinezkoa da jakin nuen bertan
Ibilbide desberdinetan bizi gara
Norabidea aldatu edo bertan sartu, sartu, sartu
Barne su bat, oihuka, gorputzean
Milaka ideia buruan bueltaka
Pauso bat aurrera edo bi atzeraka
Betiko bidean gelditu egin nahian, joan, joan
Errua bueltaka, oreka galduta
Inertziaz aurrera, ixilean itota
Treneko argiak piztu dira gauez egunetan
Ez zuten esan, nora doaz
Ez zuten esan, esan, esan
Ez zuten ezer lortu
Ez ziren inoiz ikutu
Denbora ez zan bueltatu
Ez zuten esan
Nora doaz