Bi dimentsiotan zuri beltzez bizi den barradun kodea naiz
Ta bertan ikusten nauen begi berbera ispiluan
Beharrez jositako gizarte honetan saldu egin duten lehengaia
Gizatasuna erosiko didan kontraesanaren zain
Zentzua galdu, badira hainbat kolore!
Korrikan bizi, gauzak hobetzeko ote?
Burmuin industriala, kutsaduraz itota
Odolezko atmosferan
Beherantz begira eta burdinzko zaldiaren makineriaren parte naizela.
Pertsona guztiak, sentimen guztiak, arrain memoriaz kondenatuak.
Egunerokotasunak behartzen digun bizimodua akatu!
Behekoak bizitzeko premia du beltz koloreko zirku honetan
Goikoak kontrola sentitzeko beharra bere eskuan
Ta ze zentzu deko deseraikitze honen eraikitzeak
Prozesu honen erdian pertsona galdu egin bada
Bihotza erdian, esku-burmuin artean.
Bihotza erdian, esku-burmuin artean.