2019.05.07
Striknina

Striknina

  • 2006
  • Leioa (Bizkaia)
  • Punk-rocka, Rocka

Ikasitako mugak

Hanka bakarra aurrera egitean
bestea bakarrik sentitzen da
ta konpetentzia burugabekoan
atzean dagoena atzekoa izaten da.
Ordun begi itxi bi uste deuria
zuzena dela aurrera egitea
harro sentituz ibilitakoaz
zuzena dela pertsona izatea

ta bidean hausten dira
azaletik kanpo ikasitako mugak
ta bidean, zera galtzen da,
muga hoiek hautsi ta gero, gure sentikortasuna

Ez dela ukitu behar
erosotasunerantz
eroten gaituena dena ahaztuz
Aire arnasa hartzean,
bi hitz batera esatean,
biak bakarra garela.

Sortu nahiko nuke erreka geldoak naramala
Gauzak apurtu barik, haiekin igerian.

Eskuk bolsillotan sartu
ta ibiltzen hasi zara “Stalker”eko Zonatik modun,
txikle ta zigarro bateaz.

Kanpon zauz,
heldu duin batelez.
Okasiñorako erropeaz,
guapa,
esperientzi dekon persona baten plantakaz.

Gerorau konturetu zara
Kanpoko horrek zure berbak ez dabezela ulertuten.
Zure zentzun ez daula ezebere komunikaten,
zure presentzi bere ez dala oso inportante.

Ikeratute zauz,
ume bat emoten dozu taberna bateko barran jarritte,
ur basu bet eskatuten,
edo Iberiar Penintsulan kaiolatik eskapa dan Azoretako kanario bat.

Ospittela bateko itxerongela emoten dau Kanpokok,
ta zu pazienterik gaixo ta zarrena.

Euren arten kamufla gure zara,
euren etika ta estetika ikesi,
imitaziño on bat izen.

Baina ostikeda batelez konturetu zara
zure sormen ortodoxoaz ,
eta beste golpe batelez
bizitzaren teatroaz.

Eskuk bolsillotan sartu
ta ostabere Barrure sartu zara,
txikle ta zigarro bateaz.