Ate joka
keinuka
daramagu hainbat urte
baina haiek ez
ez digute uzten sartzen
Kontakizuna
libre denon esku uzten
pasarteak suaren biran
Bi mila ehun eta hogeita bost
bisita gidatua espaziora
ezezagunera
Txikitan, entzunaz omen gara handitzen
handitan, isiltzez pobre egiten gara
baina nik
zera nahi nuke esan
Natiboek nekez ikasiko dute
Martitzen bizitzea zer den
izan ere...
zure planetan bertan
lekuz kanpo sentitzea baino
porrot handiagorik
ez dago
Oroitzapenak
mendien izenak
denak
trenak eraman ditu