Uzten badidazu Armenia,
emango dizut Txetxenia.
Emaiguzu, bada, Pakistan
eta zuentzako Afganistan.
...(e)ta zer egiten duzu Haitin?
Egon beharko zenuke Bangin.
Lagundu lehertarazten Irak,
eta gure kontu Kurdistan.
Uranioa uzten badidazu,
nik burdina emango dizut.
Emaidazu, ba, petroleoa
(e)ta gerra gure kontu doa.
Guretzat zuen uzta-lanak,
zuentzat preso talibanak.
Utzi hartzen zuen urreak,
(e)ta botako dugu erregea.
Gure mundua kendu digute...