Bakardadean, iluntasunean,
etorriko denaren itxaropenean…
Oihu artean, hotz sabelean,
min ematen du argia arnasten denean.
Huts da etxea, luze bidea,
handitzen geltokien arteko tartea...
Malkoak kendu, irria mantendu;
zu gabe itzultzeak min ematen du.
Urte guzti hauetan jasotako indarrak...
kanpokoen penak izan dira nire pena bakarrak.
Iluntasunaren kolore denak hartuta,
ni ta nire ingurua ikusi d(it)ut askatuta.
Orain, banoa argiaz gozatzera; orain, banoa.
Bi hamarkada hauetan egindako lanak...
herriak hartu izan ditu iraganeko zamak.
Gaur arte izandako elkartasuna hartuta
haize berri honetan usain garbia garatu da.
Banoa bizitza berriz hastera!
Herri alargun bat egingo dutela uste badute,
oker daude.
Errautsetatik jaioko gara gaur ere, etengabe,
ta hemen gaude.