Euriari mezu bat idaztean, ez ahaztu helbiderik ez duela.
Liburutako denboren metrikan, hondarra ta area ez dira berdin!
Milaka erreinuren aurrekari, sarraski onartuen gudatoki.
Historia eta istorioa ez dira inoiz aretoetan kontatzen!
Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia:
errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatokia (x3), bederen, tokia, historian.
[Beste zibilizazioei inbidia, kontzeptu gisa.]
Baina, hala ere, saiatzen gara mesopotamia hankaz gora jarri zutenak aurkitzen.
[Baina, hala ere, aurkitzen saiatzen gara erruki-malkoz bustitako mesopotamia.]