Jendez lehertzear dagoen zelda hontan,
inork begiratzen ez duen hontan,
bizitzeko argia itzaliz,
honek ez du amaierarik.
arrazoia zein den esan gabe.
Isiltasunak agintzen du parkean,
Zuen eztanda oihuka bitartean,
Telebista dute entretenitzeko,
zentzurik ez duten gauzetan sakontzeko/sartzeko,
aspermenarekin bat akabatzeko.
Noizbait euren mugetatik
irten ginenak,
ez dira abesti hontan sartzen
denen izenak,
ibiltzen ikasten ari
ginen gehienak,
berriz hastea bezala
izan zen dena.
Egunak atzeraka kontatzen dituzte
zozketaren zenbakia noiz tokatuko zaie?
Ez dute izan haurtzarorik,
egun bat bizitzeko bakarrik.
Has dadila bihotz galduen zenbaketa.
Noizbait euren mugetatik
irten ginenak,
ez dira abesti hontan sartzen
denen izenak,
Ibiltzen ikasten ari
ginen gehienak,
berriz hastea bezala
izan zen dena.
Ez, ez daukate
etorkizuna ziurtatuko dieten argia ere;
ez, ez dakite
itxaropenaren atea irekitzeak merezi duen.