Zerk du eta noraino dauka ezerk garrantzia?
zertan daukagu presa, zertan pazientzia?
koherente izateko zein bide hertsia
itxura, izaera, inteligentzia
Nola banatu gure, denbora tartea?
nori ta zein unetan ireki atea?
familia, lankide zein lagunartea
bakardadea, juerga edo bikotea
Lehentasuna zeri, lehentasuna nori?
nahiz eta zerrendatzen ez dakigun ongi
norbere jarreretan islatzen da hori
Zeinek ez du burua behin ta berriz hautsi,
zertan murgiltzen gara, zer albora utzi
denean egoteko ze denbora gutxi
aukeratzen ez digu inork erakutsi
Denbora banatzeko mila era daude
bakoitzak egiten du berearen alde
beti jarri ez arren gauzak parez pare
aukeratzen gabiltza konturatu gabe
Lehentasuna zeri, lehentasuna nori?
Nahiz eta zerrendatzen ez dakigun ongi
norbere jarreretan islatzen da hori