Euskaldun, irlandar, palestinar,
saharar, kurdu edo iraki
bere begiak, bere bihotza
zabaltzen dituenak badaki
kapitalismoa ez da zu eta ni,
baizik eta zu edo ni.
Zenbait kolpe, zenbait gerra,
baina herriak badaki, visca la terra!
zenbait hildako zenbait bala,
baina egon zaitezte lasai,
egon zaitezte lasai, tiocfaidh ar la!
Altxa ukabila, mugi gerria
gora herria, gora el-hurria!
gure historian zenbat ilun, zenbat laiotz
baina kiskali itzalak, itzaletik kiskali, lestik lal!
Bizi badira multinazionalen menpe
ez dago aitzakirik, hasta la victoria siempre!
ez bada justizi eta ez bada bake
Herriak aurrera darrai, aurrera darrai, jo ta ke!
Altxa ukabila, mugi gerria
gora herria, gora el-hurria!
gure historian zenbat ilun, zenbat laiotz
baina kiskali itzalak, itzaletik kiskali, lestik lal!
Gure herrian topa dezakegu
edozein herri zapalduren isladan,
sesio desio berberak
aska gaitezen suzko burrunbadan,
geldiezinezko ilaran
hortan baitzen Salvadorren
Pakito Arriaran