Serious Business 2015 urtean sortutako blues-rock proiektua da. Taldea Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa), Antxon Sarasua (pianoa, teklatuak) eta Ander Zulaika (bateria) musikariek osatzen dute. Taldeak blues eta rock doinuak ditu oinarri, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, funk, R&B eta jazz-a bezalakoak.