Sendabelarrak

Sendabelarrak

  • Irun, Errenteria (Gipuzkoa)

Dantzatzen duen jendea

Aspaldi galdu zenuen dantzatzeko lotsa guztia, ahaztua geratu zen alkandora zahar batean, musikarik ez badago zure buruan milaka abesti, ondo pasatzea ez da inoiz zuretzat garesti. 

Auzokoen inbiria, leihoetako amonen bizi poza, oinutsik mugitzen zara, hautsiak zapatak eta botak, sukaldeko janariak zure eskuetan pozik daude, zure abesti eta dantzek zaporea hobetzen baidute. 

Biziki maite dugu dantzatzen duen jendea, goizez ala gaua izan, tabernan edo etxean. Biziki maite dugu dantzatzen duen jendea, nahiz eta kalean egon eta denak zuri begira!