Ez naiz gai irri bat margotzeko / ezer onik inon ikusteko / kalera irten ta ez lotsatzeko.
Ez naiz gai maitatzeko / gezur bat berriz sinisteko / begirada goibel hau kentzeko.
Ez naiz gai patroia jarraitzeko / zuek nahi duzuena izateko / bizitza poesiaz kontatzeko.
Ez naiz gai itotzen nauen osti txar hau gordetzeko / antzerki hontan gidoi bat antzesteko.
Ihes egin pozoitutako mundu hontatik / Ihes egin eusten nauten arauetatik
senti dezaket berriz hegan egiteko beharra / ihes egiteko eraiki dugun leku hortara.