Mikro aurrean mamuak sortzen dituzte jainkoek
mikro aurrean harrotasunez puztuta makiladun horiek.
Beti berdina seinalatu / betikoa satanizatu / eta aukera edukitzean sutan erre… eta berriz…
Deabrua izango naiz zure hitzetan / lo egiten uzten ez dizun amets gaiztoa.
Infernuko hauspo hauek berpiztutako errauts guztiak / bultzatu nau bide berean.
Tronu gainetik mamuak elikatzen dituzte jainkoek / tronu gainetik botatzen dituzten sermoiez. Liburu zahar bat mahai gainean / hizkuntza arrotzean idatzia / belaunikatu eta hari zin egiten… eta berriz…