“Berandu da” esan zenidan / sinestea kostatzen zitzaidan bitartean.
“Bukatu da” zioen begiradak / portu gabeko itsasoan noraezean… / galduta korronte artean.
Uooooh!! Nork behartu nazake orain / Uooooh!! azken orria idaztera
nola ahaztu bizitakoa izena eta naizena / ametsa betetzear denean!
Erruduna izan nintzela / pentsatuz sentitu nahi duzu libre.
Berdin zaizula esantzazu / egiten dudanak ez dizula axola… / ondo dakit zer garen eta!
Orain guztia alde / ez da atzera bueltarik / nire ondoan behar zaitut / diotena diotela