Farolek biluzik utzi dute laino finez estalitako espaloia.
Hotza dago isiltasun sakonean ez dago inor ni berotzeko…
Aurrera pauso hautsi behartuaz beldurtuta dagoen saguzaharra naiz.
Irudi makabroak irudikatzen asfaltoan adar desitsuratuek…
Sortu duten hilerrian norbera besterik ez
kable eta antenaz betetako hilobietan gorpuak besterik ez.
Biziz beteta zeuden kaleak, lore sortaz apainduta gaur /Sortu duten hilerrian.