2020.01.10
Saioa

Saioa

  • 1978
  • Legorreta (Gipuzkoa)
  • Folka, Popa

Lurra

lurperatu zenitun
paletakadaz paletakada
loa kentzen zizuten
bulkada, beldur, ikarak
baino lur pilo hura zure barnean
zuk zeuk pilatu zenula
ezjakitun edo ez jakin nahian
lasai lokartu zinela
hala ere zu egunero
juten zinen hilobi hartara
lurrak zuk utzita bezala
segitzen zun zaintzera
baino gau haietako batean
lozorroan zu zeundela
lur-gaina mugitzen hasirik
hilobia bizitu zen ta…
bularreko trumoiak jo
ta ahoa irekita
lurra ahotik kanpora
bota zenun etxetik at…