gau bat nahikoa bazenu
zure beldurrei gor itteko
naizen ohe herren honetan
biluzik etzateko
nere begitara salto ein
ittotzeko beldurrik gabe
bular azpiko hezurretan
putz egin sua pizteko
ni saiatuko naiz
buruan dittudan
kateak hausten
gau bat nahikoa banuke
nere ikarei aurre itteko
bihar agur badiozu
ni drama baten ez erortzeko
nere gorputzaren dardarak
ikus ditzazula utzi
naizen galdera ikur pilo hau
erantzun nahian ez hasi
ni saiatuko naiz
zu zaren galderan
neroni galtzen