elkar begira gaude
elkar ulertu gabe
gure hitzen esanahiak
galbaheen mende daude
erdibideko punttu bat
pakean bizi nahi bada
baña erraiek ondo dakite
guda ixil baten gaude
galbaheak, sareak
garun laukituak
hitz-jario deseroso
mingain gezurtiak
bihotzaren erabakitan
beti senari botua eman
eta oain kafe bat hartzen gaude
kontzientzia txar hau edanez
zuganako gorrotoa
ulerkaitza, animala
adar talka, itsutasuna
ateak giltzatuta
galbaheak…