Esnatu ahala
Ondo dakit zein arraroa den esnatu eta den-dena berdin dagoela ikustea. Era berean, dena aldatu da ostera. Aldatu da ordea: zerua, lurra, etxaldea, herri eta hiriak. Dena aldatu da, esnatu ahala, ondo dakit. Sentipen bat al da? Esan nahi dut, erlatiboa dela. Orain, jakin badakit, zuloetan ere bizi dela inor, bizi naizela, bizi garela. Hitzik ez da faltako adierazteko ongi doala. Ideien mosaikoa erakusketa post-modernoan.