2021 - Elkar
PARTAIDEAK
2019 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2016 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2014 - Elkar
PARTAIDEAK
2013 - Elkar
PARTAIDEAK
2011 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2009 - Elkar
PARTAIDEAK
2008 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2006 - Elkar
PARTAIDEAK
2003 - Metak
PARTAIDEAK
2001 - Metak
PARTAIDEAK
2000 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1998 - Nuevos Medios
PARTAIDEAK
1995 - Nuevos Medios
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1990 - Gasa
PARTAIDEAK
1985 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1980 - Xoxoa
PARTAIDEAK
Txikitatik musika izan du pasio handiena Ruper Ordorikak. Musika ikasitako senideak zituen etxean, eta gurasoen aldetik “ekimen artistikoarekiko begirunea” jaso zuen. Bateriarekin lehenengo, gitarrarekin ondoren… kantuan geroago hasi zen, Gasteizen. “Maiz esaten dut euskaraz hasi nintzela kantuan zegoen gauza debekatuena zelako. Gasteizen hala zen bereziki. Han bazegoen Bergarako mutil bat Gabon Kanta Sariketa batean parte hartu nahi zuena. Enteratu zen bazela oñatiar bat gitarra jotzen zuena eta eskatu zidan berarekin parte hartzeko. Irabazi egin genuen. Horixe izan zen kantuan jende aurrean egin nuen lehen aldia. Bestalde, Natxo de Felipek ezagutzen zituen nire kantutxoak, eta beti egoten zen nik kantuan atera behar nuela esanez. Modu berean esan behar dut kantuan ingelesez hasi nintzela. Beti ikasten nituen bluesak, rocka… Suertea izan nuen hemen, Oñatin ikusi bainituen banan-banan Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa, Ez Dok Amairu banatu eta gero. Benito Lertxundik jo zuen egunean, nik hamabost urte nituela-edo, izan nuen berarekin elkarrizketa bat gerora niretzat garrantzitsua izan dena. Kantutegi zaharrean begiratzeko arau batzuk eman zizkidan. Aurretik eta gaur egun ere hori da nire zaletasunik handienetakoa” (1).
Oñatin jaio arren, Gasteizen hazitako musikaria da Ruper Ordorika. Hara joan zen familia bizitzera, Ruperrek 12 urte zituela. Hortaz, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980) lehen diskoa grabatzeko, Gasteizen ezagututako musikariez inguratu zen: Josu Zabala (Hertzainak), Angel Celada, Xabier Olloki (Potato)… Beste batzuk unibertsitatean ikasten ari zela Bilbon ezagututakoak ziren, Bixente Martinez (Oskorri, Izukaitz) kasu. Ordurako, kultur giroan ezaguna zen Ordorika, bai Gasteizen, bai Bilbon. Hiri horretan, hain zuzen, hainbat idazle gazterekin jarri zen harremanetan, denbora gutxira Pott literatur taldea osatu zutenekin: Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi eta Joseba Sarrionandia. Horietako gehienek garrantzi handia izan dute Ordorikaren ibilbidean, Atxagak eta Sarrionandiak batez ere.
Hain zuzen, Atxagaren Etiopia (Pott, 1978) liburutik hartutako poemez osatuta zegoen Hautsi da anphora. Euskal kantagintzarentzat une apalak ziren, kantaldi politikoen beherakada zetorren eta artean Rock Radical Vasco delakoa (RRV) azaleratzeke zegoen. Ruper Ordorikaren musika ez zen egokitzen garai hartako ikuspegira, herri kantaren tradizioa eta rocka uztartzen baitzituen poetika hiritar eta moderno batekin. Haatik, diskoak laudorioak jaso zituen kritikarien artean, eta denborarekin euskal kantagintzan ikur bilakatu da. Sustatu.com webguneko erabiltzaileek, euskal diskorik onenen artean, Hautsi da anphora aukeratu zuten bigarren, Hertzainak (Soñua, 1984) lanaren ostean.
Ni ez naiz Noruegako errege (Elkar, 1983) etorri zen ondoren. Aurrekoaren ildo elektro-akustikoan sakondu zuen, baina taldearen soinua eta elkar ulertzea sendotzea ekarri zuen. Disko horretan dago Berandu dabiltza, ziurrenik Ordorikaren abestirik ezagunena dena. Bakarlari oñatiarra lan honetan ausartu zen lehenengo aldiz bere hitzak sartzen, Joseba Sarrionandiak -kartzelan zegoela idatzi zuen Galtzetako koblak-, Joxemari Iturraldek eta Atxagak idatzitakoekin batera.
Denboraldi batez Londresen bizi ostean, Bihotzerreak (Elkar, 1985) kaleratu zuen, eta jarraitzaile gehiago bildu, RRVren unerik indartsuenean. “80an hasi nintzenean, euskaraz egiten ziren kantuen mundua lur jota zegoen (…). Benetan modaz kanpo zegoen esatea kantu bat maite zenuela. Gutxienez rock erradikalekoa izan behar zenuen (…). Jendea aurreko sasoi errebindikatibo eta aski panfletarioaren erreakzio batean zegoen. Ez hemen bakarrik, estatu guztian eta nik esango nuke Europan ere hala zela. Rock erradikalak sekulako bitamina ekarri zion hemen egoerari. Baina aldi berean, mugimendu hori aurrekoaren ukazioan oinarritu zen. Eta hortxe hasi nintzen ni kantuan. Tarte luze batean ez zen egon kantu egilerik, zentzu horretan. Zeuden kantu egileak rock taldeetakoak ziren. Baina zeharo bazterrean utzi zen gitarrarekin irteten zen pertsonaia hori. Sasoi hartan beti taldearekin ibili nintzen. Nahiz eta korronte baten kontra egon naizen, beti izan dut nire entzuleria” (1).
Musikan jarraitu nahi ote zuen zalantzak uxatu ostean, formaz eta interpretazioaz arduratu zen hirugarren diskoan, arlo musikala modu berezian zainduz. Disko horretako hitz guztiak berak idatzitakoak dira. Etenaldia egin zuen disko berrien sorkuntza prozesuari dagokionez, baina kontzertuak emateko aprobetxatu zuen, eta Hertzainak taldearen hirugarren estudioko lanean, Salda badago (Elkar, 1988) diskoan, ekoizle lanetan aritu zen. Segidan, Gasteizko taldea lagundu zuen Europako biran.
1990era arte ez zuen beste diskorik atera, baina ez zen gelditu. Henry Bengoa Inventarium Atxagarekin landutako ikuskizuna taularatu zuen, esaterako. Hurrengo lana, Ez da posible (Gasa-Wea, 1990), Madrilgo diskoetxe batekin argitaratutako lehenengoa izan zen. Rock soinura inoiz baino gehiago hurbildu zen Ordorika lan horretan, eta entzuleria zabalagoa bereganatu zuen, gero eta kontzertu gehiago emanez. Diskoan parte hartutako zenbait musikarirekin (Nando de la Casa, Jose de la Casa eta Javier Antoñana), Mugalaris taldea sortu zuen, eta haiekin grabatu zuen Ruper Ordorika & Mugalaris(Emak Bakia, 1992) disko txikia, Estatu Batuetara sei hilabeterako joan aurretik. New Yorkeko egonaldi hura erabakigarria suertatu zen Ordorikaren ondorengo ibilbidean, inprobisazioaren munduko musikari asko ezagutu eta esperientzia anitz pilatu baitzituen. Aurrerantzean maiz jo du New Yorkeko musikariengana soinu berri baten bila bere diskoetarako.
Urte hauetan guztietan Kuban, New Yorken, Galizian, Herrialde Katalanetan, Espainian, Txekian, Ingalaterran eta beste hainbat lekutan aritu da kantari Ruper Ordorika, eta Bernardo Atxagarekin literatura eta musika batzen dituzten emanaldiak egin ditu sarri. Estudioan grabatutako hurrengo diskoa Memoriaren mapan (Elkar, 2006) izan zen. Berriz ere AEBetako musikariekin egindako diskoa izan arren, aurrekoekiko ezberdina da, ahotsa eta gitarra akustikoa baitira kantuen oinarri nagusia. Diskoaren beste berezitasun nagusia hitzetan datza, guztiak Joseba Sarrionandiak lan honetarako beren-beregi idatzitakoak baitira. Kontzertuetan bikote formatuan aurkeztu zuen Ordorikak diskoa, Jon Piris kontrabaxu jotzaileak lagunduta.
Hala ere, diskoaren aurkezpenekin hasi aurretik, 2006ko urrian bi kontzertu eman zituen Bilboko Kafe Antzokian, Mugalaris taldearen azken sei urteetako aroari agur esateko. Bi kontzertuok ekarri zuten Hamar t’erdietan. Zuzenean(Elkar, 2008).Ordorikarenbigarrenzuzeneko diskoaren argitalpena bi emanaldietatik aukeratutako sei kanturen irudiak jasotzen dituen DVD batez osaturik heldu zen. Urte berean Mugalaris talde eraberrituarekin itzuli da Ordorika kontzertuetara. Hasier Oleaga (bateria), Fernando “Lutxo” Neira (baxua) eta Arkaitz Miner (mandolina, gitarra) dira Mugalaris berriak.
Hiru urte geroago estudiora itzuli zen Ordorika, Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009) grabatzeko. Lehen aldiz New Yorken grabatu zuen diskoa, aspaldi lagun bilakaturiko musikariekin: Ben Monder, Skuli Sverrisson eta Kenny Wollesen. Disko honetako hitz eta musika guztiak Ordorikak sortutakoak dira, eta Mikel Laboari eskainitako kantu bat dago, “Sekulabelardiko kantaria“. Geroago, Laboaren beraren kanta bat moldatu zuten, “Gure bazterrak“, Bidehuts zigiluak Laboaren omenez argitaratutako Txinaurriak diskorako.
Hurrengo diskoa ere,Hodeien azpian (Elkar, 2011) New Yorken grabatu zuen, hango musikariekin, baina Ben Monderren ordez, Stephen Ulrich-ek grabatu zituen gitarra gehienak. Hala ere, zuzenekoetan ohiko hiru lagunekin aurkeztu zuen diskoa: Miner, Neira eta Oleaga. Hiru musikari horiekin grabatu zuen Azukre koxkorrak (Elkar, 2013). Ordorikaren ibilbidean oso berezia da disko hori, euskal talde eta abeslarien kantuen bertsioez osaturik dagoelako. Hain zuzen, Hertzainak, Oskorri, Itoiz, Kortatu, Koska, Balerdi Balerdi, Txomin Artola, Mikel Laboa, Delirium Tremens, Xabier Lete, Etxahun Iruri eta Errobiren kantuak grabatu zituen Ordorikak lan horretan.
Bakarkako ibilbidearekin batera, Hiru Truku taldea sortu zuen Ordorikak 90eko hamarkadan, beste bi musikari handirekin: Bixente Martinez eta Joseba Tapia. Euskal kantu tradizionalen interpretazio berri bat eskaini zuen hirukoteak hiru disko goraipatutan: Mendebaleko euskal baladak (Nuevos Medios, 1994), Mendebaleko euskal kantuak (Nuevos Medios, 1997) eta Nafarroako kantu zaharrak (Metak, 2004).
Testua: Jon Eskisabel
Martin Larralde (feat. Maialen Araolaza eta Quico Puges)
Udazkeneko Uzta Eibarko Sosola baserrian jaso genuen, azaroaren 9an. Ruper Ordorika handiaren kontzertuaz gozatu genuen bertan, besteak beste. Abeslariak ´Martin Larralde´ kantu aski ezagunarekin amaitu zuen kontzertua, Maialen Araolaza eta Quico Pugesekin batera.
Udazkeneko Uzta Eibarko Sosola baserrian jaso genuen, azaroaren 9an. Ruper Ordorika handiaren kontzertuaz gozatu genuen bertan, besteak beste. Abeslariak ´Martin Larralde´ kantu aski ezagunarekin amaitu zuen kontzertua, Maialen Araolaza eta Quico Pugesekin batera.
2024
ABESTIAK:
Erruduna
Alberto Caeiroren bisita
Zaldiak negarrez
Artista baten istorioa
Mila gau (eta bat gehiago)
Zaindu maite duzun hori
Haize goxoarena
Egin kontu
Zu ate onduan
Aingeru guardakoa
Done ezer ez da ezinezkoa
Izen zaharrak
ABESTIAK:
Hi hintzena
Bernardo Atxaga
Herdoilarena
Kalatxoriena
Bernardo Atxaga II
Esploradorearena
Bernardo Atxaga III
Sagarrondo bati seaska kanta
Bertso berriak
Bernardo Atxaga IV
Begira egiezu
Bernardo Atxaga V
Esparta Liliput
Bernardo Atxaga VI
Fas fatum
Bernardo Atxaga VII
Zenbait bertso xelebre
2021
ABESTIAK:
Santa Anara
Sidekarroan
Bugainbilen usaina
Marieleko bidetik
Marianao, euria eta gero
Vladimirrena (Koni)
Haizea garizumakoa
Jendea ilaran
Baracoako usategia
Aski dena buruz gain ipintzeko
Zorioneko moilan
2019
ABESTIAK:
Egia da (zuzenean)
Bizitza eder denean (zuzenean)
Zure etxera noa (zuzenean)
Esan gabeko arrazoia (zuzenean)
Zerutik gertu ez da ondo egoten (zuzenean)
Hargiñenean (zuzenean)
Zazpi nobio (zuzenean)
Lera zakurren balada (zuzenean)
Hemen nago (zuzenean)
Ahots urrunak (zuzenean)
Belauniko (zuzenean)
Nirekin geratu (zuzenean)
Beltzarana (zuzenean)
Ez da posible (zuzenean)
ABESTIAK:
Aspaldian (1999/11/25-26)
Crack (pipa bat) (1999/11/25-26)
Fas fatum (1999/11/25-26)
Berandu dabiltza (1999/11/25-26)
Herdoilarena (2006/10/26-27)
Bye bye gizontxo (1999/11/25-26)
Galtzetan gordetzeko koblak (1999/11/25-26)
Martin Larralde (2006/10/26-27)
Zerutik gertu ez da ondo egoten (2018/12/15-16)
Zure etxera noa (2018/12/15-16)
Ahots urrunak (2018/12/15-16)
Lera zakurren balada (2018/12/15-16)
Egia da (2018/12/15-16)
Nor da? (1999/11/25-26)
Zaindu maite duzun hori (2006/10/26-27)
Ene begiek (1999/11/25-26)
Ez da posible (2018/12/15-16)
Labexomorro (2016/10/26-27)
2018
ABESTIAK:
Herdoilarena
Ezbaieko gogoan
Banekien
Martin Larralde
Asmatzekorik ez
Fas fatum
Mundua biltzen duen oihartzuna
Lagunaren heriotza
Berandu dabiltza
Edertasunaz mintzo
Ene begiek
Joan soseguz
2016
ABESTIAK:
2014
ABESTIAK:
Atako bandan
Zerutik gertu ez da ondo egoten
Liluraren ondotik
Euria atergabe
Ordu txiki hoietan
Orain barre, orain negar
Egia da
Itzala
Isidrorena
2013
ABESTIAK:
Sigarrillos Amariyos
Ezekielen prophezia
Sarri, Sarri
Emazurtz
Izarren hautsa
Nahia
Ama Euskadi
Gure bazterrak
2011
ABESTIAK:
2009
ABESTIAK:
Zure etxera noa
Argia
Edertasunaz mintzo
Errekazola
Zorioneko moilan
Zuhaitz alferra
2008
ABESTIAK:
2006
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Haize goxoarena
Zaindu maite duzun hori
Mila legoa
Esan gabeko arrazoia
Ene gogoan zena
Iratzarri
Kantuaren gauza galdua
Ahal bezala
Gauza erabiliak
Euria lagun
Done ezer ezdaezinezko
Lagun erratuena
2002
ABESTIAK:
Behera eta behera
Lerro zuzena non
Amets gaiztoak ahaztu
Martin Larralde
Egin kontu (5700 kultura ezberdin)
Belauniko
Crack (pipa bat)
Auzo trenean
Hemen nago
Nor da?
Trikuarena
2001
ABESTIAK:
2000
ABESTIAK:
Fas fatum
Erruduna
Nor da?
Bye bye gizontxo
37 galdera mugaz bestealde dudan kontaktu bakarrari
Hamabostean behin
Berreziketaren zailtasunari buruz
Galtzetan gordetzeko koblak
Aspaldian
Crack (pipa bat)
Zaldiak negarrez
Nire furgoi beltza
Ene begiek
Berandu dabiltza
1998
ABESTIAK:
Hemen nago
Martin Larralde
Nor da?
Beltzarana
Amets gaiztoak ahaztu
Lerro zuzena non
Auzo trenean
Ia egunsentia da
Gutunei koblak
Nahia ta dagoena
Gordeta ditudanak
1995
ABESTIAK:
Crack (pipa bat)
Egin kontu
Etzanda
Behera eta behera
Xamurragoa zen orduan
Belauniko
Badoa denbora
Lehen pausoa
Etxe aldera
Trikuarena
1992
ABESTIAK:
Egunak argi, gauak ilun
Etsaiak besteak dira *
Herdoilarena
Asmatzekorik ez
1990
ABESTIAK:
Urtaroa
Zaldiak negarrez
Baltsean
Ene begiek
Ene herrian
Gizona endredaturik
Benetan
On gizona naiz
Aspaldian
1985
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Asmatzekorik ez (2023)
Bart sobera ardo edan nuen
37 galdera mugaz bestalde dudan kontakto bakarrari
Beste edozein