Oihaneko otsoak bezala
Bakardadea sentitzen dut azalean.
Aztiaren begiak begira ditut jada
Kristalezko bola handian.
Etorkizun lausoak izkutatzen dit iparra,
Biraka ibiltzen naiz nire buztana janaz.
Aurrera jarraitzeko beldurrez nabil eta
Munstroak irudikatzen ditudala.
Eta nire azala
Sasiz urratuta odoletan.
Barru gorri gordinak
Ekaitzak erotuta
Ulu egin zazu otsoen antzera
Ulu egin zazu gau ilunean
Kanta itzazu ta askaitzazu penak
Kanta itzazu arazoak sutara
Eta beti erne ibili behar
Penintsulako azken otsoa izanda.
Ezin aurkitu izkutalekua,
Letaginak zorrozten hasi beharko naiz
Zuenak egin du,
Otso guztiak batuko ditut
Sare zikin horrekin bukatuko dugu
Zuen zangoak moztuko, hezurrak hautsiko
Ta aurpegiak jango ditugu
Plaga zikin horrekin bukatuko dugu
Gizaki guztiak akabatuko dituen birusa askatuko
Sortutako hondakin guztiak janarizko dizkieu
Ulu egin zazu otsoen antzera
Ulu egin zazu gau ilunean
Kanta itzazu ta askaitzazu penak
Kanta itzazu arazoak sutara