2022.10.19
Rumbo

Rumbo

Behingoz esnatu

Dena hil da jada
Ta jada ez da geratzen ez ilusiorik.
Denak galduta
Bere begien aurrean daukatena ahazturik.
Eta iragana osoa nahasten zaigu gure barnean
Zer dagoen jakin gabe

Ezin gelditu
Zoriontasun falta topatzen duzu.
Zure eskuak lotuta, zentzumenak itxita,
Zurrunbiloan sartuta....
Begirada galduta, muturra josita, norabiderik gabeko egunak...
Ardiak bezela denak goaz norabide berean
Aurrera begiratu gabe

Eta ez al da egia zure bizia?
Eta nork uka dezake zure zentzua?
Pentsamendua, askatasuna...
Gure kaiola!

Behingoz esnatu
Eta zure bizitza alda egin ezazu amets bihurtuz