Hitzak Endika Iriso-Musika: Rotten XIII
Soinua: Sound of Sirens estudioa
Edizioa: Ahotsa.info
Hil da gure arbasoen herria
teknologia eta zientzia artean.
Zein ederra den mitologia,
zein tristea errealitatea.
Hil da eraiki zuten guztia,
mundua jauzi zaio gainera.
basora datorren zuhaitz berriak
zelako erronka duen aurrean.
Trikuharri handi baten itzalean
elkartu dira putreak ta beleak.
Gizartearen suak haien etxea kiskaltzean
erabaki dute gizaki orori
begiak ateratzea.
Hil dira gezurra eta egia
justiziaren atzaparretan.
Argi somatzen da ustelkeria
munduko gobernu guztietan.
Ez da iritsiko udaberria
sortu dugun negu ilun honetan.
Galdu ditugu loreen haziak
zementupean lurperatzean.
Maite zuten guztiaren babesean
erori ziren guzti hoien izenean
zin egiten dut, hemen eta orain, zuen aurrean,
erori arte defendatuko dudala
nire amaren etxea.