Ro taldea Azkoitiko Matadeixen jaio eta bizi da. Beste hainbat taldetan ibilitako bost lagunek topo egin zuten giro iluneko post-rock eta rock esperimentala egiteko helburuarekin. Bi gitarra, baxua, bateria eta sintetizadorea; ahotsik ez. Estetika oso zaindua, testura eta erritmo interesgarriak, tarteka giro kiribiltsu eta sarkorrak, iluntasuna eta leku askotara eraman zaitzaketen giroak.