Revolta Permanent taldearen 'Mundo Roto' kantuaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik aterata (Lobotomiak, Baga-Biga, 2019).
Pozoi zurrupada.
Hamargarrena da.
Eztarria, txirrista.
Toxikoa.
Tantaka.
Zure hitzen isla, barrutiak hiltzen,
biltzen aintzinako irudiak.
Denpora apurtuz,
kemena lapurtuz,
ene buruari galdezka, oin ditudan kezkak.
Norabidea zein ote da? Han hemenka.
Nabil. Ni. Zu, ez zaude. Noiz arte.
Eta noiztik nengoen.
Patu honi lotuta.
Miresmena galduta.
Hartu! Mila laurogei!
Noiz arte? Mila laurogei!
Hartu! Mila laurogei!
Noiz arte? Derrigortu pozoia hartzen!
Pozoirik hilgarrienaren dosirik handiena, lokartu.
Arnasa hartu, lokartu, amaitu da dena.
Azkena. Azken besarkada, azken ametsa, azken gezurra.
Azkena.
Amaitu da dena, behingoz ez zara, hemen.
Min ematen. Sen ona galtzen hasia nintzen.
Behin zutunik mantendu ninduen pozoiak hiltzen.
Amiltzen, beldurtzen, isiltzen.
Baina ez erratu, ez dut ahaztu.
Pozoia maite dut, zainetatik kendu,
behar nuelako aurrera jarraitzeko,
drogazale baten legez beste bat bilatzen dihardut.
Eta noiz arte?
Hartu! Mila laurogei!
Noiz arte? Mila laurogei!
Hartu! Mila laurogei!
Noiz arte? Derrigortu pozoia hartzen!