Revolta Permanent taldearen 'Mundo Roto' kantuaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik aterata (Lobotomiak, Baga-Biga, 2019).
Behera bueltaka, galbidera.
Espiritua belztua, hoztua, moztua.
Izana sama, ezin aurkitu bakea
Espirala galbidera, behera bueltaka.
Izotz beltza urtuta hodietatik gora.
Izanaren ihesa, gorputza kaiolan.
Izotz beltza urtuta hodietatik behera.
Emariak du bizitza moztu.
Zapaldu nau ezintasunak,
beste pausu bat atzera.
Izotz beltzak hartuko nau.
Ihesik ez, hondoan etzan.
Beltza izanen da, gure dirdira.
Gordailua hondoan, azken asperena.
Itota ibiltzen, birikak erretzen,
ta zaintzen herio honen helburua.
Gotorleku ilun bat nire hilkutza.
Argia iragazten duen mantua.
Gotorlekuan, loak hartuta.
Gotorlekuan, gorrotak hilda.
Dilema. Haginak estutu.
Deabru baten atzaparrak heldu.
Bizkarrezurra mantendu sendo.
Burmuina eta bihotzaren urtzea.
Ilunaren bareak duen,
ezinbesteko erakartzea.
Etsipenak harrapatuta,
itxaropenik ez, izotz beltzan.
Heriotzak hartuko nau.
Argirik ez, ilunan etzan.
Belztu da hotza. Arnastu heriotza.
Izoztu da dana. Kristalezko azala,
kresalaren antza, zainetan barrena
Arnastu heriotza. Belztu baita hotza.
Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala.
Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala.
Galdu dut, balantzea, izotz beltza, hotz eternala.
Galdu dut, balantzea, izotz beltza, izotz beltza.
Etsita dago, kontrola galdu.
Etsita dago, arima salduz.