Revolta Permanent taldearen 'Mundo Roto' kantuaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik aterata (Lobotomiak, Baga-Biga, 2019).
Ezkutatu: izaren artean,
izarren azpian, haserrea.
Erakutsi: Aurpegi ederra,
irria eta poza, barkamena.
Zein da bidea? Nork gaitu eramaten?
Barnean daramadana gorde behar honetan.
Esteetan sua, mina, etsita.
Aurpegian barea ta barre irekia.
Bi errealitate gorputz batean
bi mundu aldi berean.
Azken batean, ezereza.
Logelan mina airean jolasean.
Izateak hariak zuzentzen
ta gizakia amesten.
Beti egin gabe, amesten,
Itxoiten, pasatzen uzten.
Beti egin gabe, esperoan.
Goiza, altxa.
Kafeinaren zain.
Sorbalda busti,
ez du dutxatik irten nahi.
Maiz bere ahaleginak
alferrik ditu iraungi.
Bera ez baita atsegina,
baina hori badu argi.
Goibeltasuna bere irriaren zama.
Pozak barne barnetik erretzen baitu.
Laguntza bakarra bere itzala, eta,
kiskalita izana bere oraina hiltzen du.
Ta ezina zainetan sartzen doan heinean
minaren putzuan amiltzen etengabean.
Ezaren ozeano ilun horretan,
gezurraren ibaiak daraman korrontean.
Egiaren sotoa itxita giltzapean.
Inork ez du ikusi nahi zer garen.
Inork ez du ikusi nahi zer garen.
Inork ez du ikusi nahi zer garen.
Bi aurpegi.
Agurrik ez, hitzik ez.
Berriz ez, mesedez.
Husteko ezer.