2022.10.10
Rafa Rueda

Rafa Rueda

Atzera

Zaharregia, txikiegia agian
EROSI

Zaharregia, txikiegia agian

2003 - Gaztelupeko Hotsak



Formatua: CD


Iraupena: 45' 08"


Argi kodea: GH-063


PARTAIDEAK

  • Kirmen Uribe, irakurketak
  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta gitarra akustikoa
  • Bingen Mendizabal, biolina eta koroak
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa, ahotsa eta koruak
  • Mikel Valverde, ilustrazioak eta argazkiak

GRABAZIOA

El Cantón de la Soledad estudioa (Gasteiz)


SOINU TEKNIKARIA

Juanan Ros


GENEROAK

Folka, Pop-rocka

Rafa Rueda PI.L.T. taldeko abeslari eta gitarrista gisa eman zen ezagutzera 90eko hamarkadan, batez ere “Hil da jainkoa” kantu arrakastatsuari esker, baina azken urteotan metal musika baztertu eta   pop-rockarekin lotutako bakarkako ibilbidea garatu du. Hain zuzen, PI.L.T.-en etenaldi bat aprobetxatu zuen bere bakarkako lehen diskoa grabatzeko, beste hiru musikariren laguntzarekin: David Gonzalez baxu jotzaile eta Pi.L.T.-eko taldekidea -gaur egun Berri Txarrak-en jotzen du-, Joakin G. Pikaza gitarrista —Ama Say eta Zein? taldeetan aritutakoa— eta Borja Barrueta bateria jotzailea. Kea (Metak) izenburua jarri zion hamar kantuz osaturiko lanari. PI.L.T.-en diskoen soinu esperimentaziotik urruti, kantuak biluztera jo zuen Ruedak bakarkako lehen diskoan. Jeff Buckley, Elvis Costello edota The Beatlesen eragina jaso zuen Ruedak kantu haietan. “Jeff Buckleyren Grace diskoak harrapatuta eduki ninduen urtebetez, eta Costello betidanik gustatu zait. (…) Suzanne Vega ere asko gustatzen zait. The Beatles-en eragina aipatzen dudanean, kantuen tratamenduari buruz ari naiz: erabiltzen zituzten tresnak, kantuen egiturak, armoniak, melodiak… Oso sinpleak eta zuzenak ziren, beti-betikoak nolabait esateko” (1). Ruper Ordorika-k ahotsa jarri zuen diskoari izena ematen dion kantuan.

Hiru urte geroago heldu zen Saredun eskua (Gaztelupeko Hotsak, 2006), bere bigarren diskoa, baina horren aurretik Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko diskoa koordinatu zuen: Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005). Hainbat kantarik parte hartu zuten diskoan, eta Rafa Rueda ekoizpen artistikoaz arduratu zen, “Kanta ariña” abestia sortu eta grabatzeaz gain. Disko hartako musikariekin grabatu zuen Saredun eskua -David Gonzalez, Rufo Urbina eta Mikel Azpiroz (Lau Behi, Elkano Browning Cream…)- eta zenbait lagunengana jo zuen hitzak osatzeko: Gotzon Barandiaran, Jon Benito, Kirmen Uribe eta Edorta Jimenez idazleak, Unai Iturriaga bertsolaria… “Oharkabean pasatzen diren gauza ttipiei” buruzko kantuak dira disko honetakoak.

?????????????????????????????????????????????????????????????????????????????

‘Zuhaitz okerretan gora noa’ diskoaren aurkezpenean. (Jon Hernaez / Argazki Press)

Urte berean Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudiora itzuli zen Rueda, Txuma Murugarren eta Petti kantariekin batera partekatutako Hauxe diskoa (Gaztelupeko Hotsak) grabatzeko. Bakoitzak bina abesti grabatu zituen. Ruedarenak: “Hodeietan” eta “Boga boga” herrikoiaren moldaketa.

Hirugarren diskoarekin autoekoizpenaren bidea hartu zuen Ruedak.  Zuhaitz okerretan gora noa (2008) AEBetako musikariekin grabatu zuen, Jonan Ordorika soinu teknikariaren eta Fernando Saunders baxu jotzailearen arteko adiskidetasunaren ondorioz. Lou Reeden taldeko musikariaz gain, Jane Scarpantoni biolontxelo jotzailea (Lou Reed, Bruce Springsteen, Sheryl Crow, Patti Smith eta beste hainbatekin aritutakoa), J.T. Lewis bateria jotzailea (Marianne Faithfull, Living Colour, Herbie Hancock, Lou Reed…) eta Zeljko McMullen soinu artista izan zituen ondoan Ruedak. Baita Joseba Irazoki gitarrista nafarra ere (Atom Rhumba, Petti…). “Loturak” kantua aukeratu zuten singlea izateko eta Mikel Clemente-k zuzendu zuen bideoklipa. Diskoko hamar kantuen artean John Cale galestarraren (The Velvet Underground) “Paris 1919” kantuaren bertsio bat dago.

4595429

Rafa Rueda. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

2010. urtean Haragizkoa ikuskizuna martxan jarri zuten Ruedak eta Edorta Jimenez idazleak. Omar Navarrok -Jimenezek poesia lanak sinatzeko erabiltzen duen heteronimoa- urte berean kaleratutako Haragizko amoreak (Susa) liburuko poemak musikatu zituen Ruedak, eta Jaime Nieto baxu jotzailearen eta Joseba Barrenetxea argazkilariaren laguntzaz ikuskizuna osatu zuten. Ondoren, disko batean jaso zuten elkarlana.

Hori ez zen izan Ruedaren lehen esperientzia musika eta poesia ikuskizunetan. 2003. urtean Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna sortu zuen Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal (Nahiko, Hertzainak) eta Mikel Valverde marrazkilariarekin batera. Hamar urte geroago, taldea berriz elkartu zen Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko eta taularatzeko. Horrez gain, Gabrielen lekua sentikarian (2013) parte hartu du Ruedak. Musika, bertsoa, antzerkia eta poesia biltzen ditu Gabriel Arestiren omenez sortutako ikuskizun honek, eta Ruedaz gain, Andoni Egañak eta Oier Guillanek hartzen dute parte.

Enaren geometria (2011) da Ruedaren bakarkako laugarren diskoa. “Etengabeko aldaketen” inguruko diskoa da, Ruedak berak aurkezpenean azaldu zuenez (2). Ohi bezala, Jonan Ordorikarekin grabatu zuen Azkaraten, baina musikari taldea eraberritu zuen: Txus Aranburu eta Arkaitz Miner (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Andrakan, Cafe Teatro…), Jaime Nieto, eta PI.L.T.-en taldekide izandako Jose Manuel Sampedro Xanpe. Aurrekoa bezala, autoediziora jo zuen Ruedak diskoa argitaratzeko, baina kasu honetan bere webgunean (rafarueda.net) eta kontzertuetan bakarrik jarri zuen salgai. “Ez al dakizu” izan zen diskotik ateratako singlea, eta hemen ikusi ahal duzu Bilboko Bi FM irratian egindako interpretazio akustikoa.

2017an Hiri kristalezkoa diska aurkeztu zuen, hamar kantuz osatutako hiriaren inguruko lan kontzeptuala. Abestiak hainbat idazlek idatzi zituzten: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza eta Leire Bilbao tartean. Abestietako bateko letra berea da, ordea. Diskoan Jaime Nieto, Txus Aranburu eta Ander Zulaika musikarien lanarekin kontatu zuen eta Elkar estudioan grabatu zuen Jon Agirrezabalagaren ekoizpenarekin.

2020koa du Rueda ( ZART) bere azken proiektua, hemendik aurrera bere marka bihurtuko dena. Gitarra, ahotsa eta elektronika oinarri duten 8 kantuz osatua, Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller eta Josu Goikoetxearen poemak kantu bihurtu ditu Bilboko Koral Elkartearen “Euskeria” abesbatzaren kolaborazioarekin eta berriz ere Jon Aguirrezabalaga ekoizle.

Ekoizle gisa, Pettiren On, Txuma Murugarrenen Hegazkinen arima, Anje Duhalderen Sorminetan, Jon Enbeitaren Hainbeste, hain gitxi eta Kokein taldearen Kokein diskoetan egin du lan. Musikari gisa, Mikel Urdangarin eta Txuma Murugarrenekin harreman estua izan du, haien zuzeneko taldean eta diskoetan jo baitu. Jabier Muguruza eta Kashbad-en diskoetan ere parte hartu du, beste hainbat kolaborazioren artean.

Antzerkirako musika lanak ere egin ditu: Lauaxeta herri opereta (Maskarada, 2005), Otehitzari biraka -Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera- (Kukai-Tanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) eta Antartikako lorea (Erre produkzioak, 2010). Halaber, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugako ospakizunen barruan, Hemen gaude ikuskizunaren alderdi musikalaz arduratu zen Rueda.

2017an Lua Kastore (Ma kolektiboa) antzerki eta dantza garaikidea uztartzen zuen obraren musika konposatu zuen Aritz Aranbururekin elkarlanean eta 2021. urtean Artxipielagoa (Ulu Media) fikziozko podcast-aren soinu banda sortu du, hau ere Aritz Aranbururekin elkarlanean.

Egun, ZART sortzaileen plataformaren kidea da Harkaitz Cano, Elizabeth Macklin, Alain Urrutia, Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarinekin batera.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Entzun! aldizkaria, 2003-11-24
  • (2) Berria egunkaria, 2011-11-04
Foto zaharrak

Foto zaharrak

Hitzak: Iñigo Astiz

Musika: Rafa Rueda

Ihes puntua

Ihes puntua

Hitzak: Elena Olabe

Musika: Rafa Rueda

Bideokliparen egilea: Oier Aranzabal

Hokusairen olatua

Hokusairen olatua

Bideoa: Bira Produkzioak

Neguko langileak (2021.10.24)

Neguko langileak (2021.10.24)

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian zuzenean grabaturiko bideoa.

Atzera

Zubiaren erdian

Atzera

Iraila zen

Atzera

Zubiaren erdian

Zuz: Begoña Crew

Atzera

Little cowboy

Atzera

Jon (akustikoa B aldea saioan)

Egilea: Julen Idigoras

Atzera

Jon

Atzera

Roy Batty (Kafe Antzokia, 2018/01/25)

Egilea: Mattin Saldias, Oier Aranzabal

Atzera

Hiri kristalezkoa (Baserriko Uzta, Urduña)

Atzera

Hokusairen olatua

Atzera

Angel (Kafe Antzokia, 2018/01/25)

Atzera

Foto zaharrak

Hitzak: Iñigo Astiz

Musika: Rafa Rueda

Atzera

Ihes puntua

Hitzak: Elena Olabe

Musika: Rafa Rueda

Bideokliparen egilea: Oier Aranzabal

Atzera

Neguko langileak (Gaztea Behekaldea)

Atzera

Hokusairen olatua

Bideoa: Bira Produkzioak

Atzera

Neguko langileak (2021.10.24)

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian zuzenean grabaturiko bideoa.

Atzera

Oroitz (feat. Koralai Ahots Taldea)

Egilea: Calle Sonora