PARTAIDEAK
2017 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2010 - KAP
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2006 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Rafa Rueda PI.L.T. taldeko abeslari eta gitarrista gisa eman zen ezagutzera 90eko hamarkadan, batez ere “Hil da jainkoa” kantu arrakastatsuari esker, baina azken urteotan metal musika baztertu eta pop-rockarekin lotutako bakarkako ibilbidea garatu du. Hain zuzen, PI.L.T.-en etenaldi bat aprobetxatu zuen bere bakarkako lehen diskoa grabatzeko, beste hiru musikariren laguntzarekin: David Gonzalez baxu jotzaile eta Pi.L.T.-eko taldekidea -gaur egun Berri Txarrak-en jotzen du-, Joakin G. Pikaza gitarrista —Ama Say eta Zein? taldeetan aritutakoa— eta Borja Barrueta bateria jotzailea. Kea (Metak) izenburua jarri zion hamar kantuz osaturiko lanari. PI.L.T.-en diskoen soinu esperimentaziotik urruti, kantuak biluztera jo zuen Ruedak bakarkako lehen diskoan. Jeff Buckley, Elvis Costello edota The Beatlesen eragina jaso zuen Ruedak kantu haietan. “Jeff Buckleyren Grace diskoak harrapatuta eduki ninduen urtebetez, eta Costello betidanik gustatu zait. (…) Suzanne Vega ere asko gustatzen zait. The Beatles-en eragina aipatzen dudanean, kantuen tratamenduari buruz ari naiz: erabiltzen zituzten tresnak, kantuen egiturak, armoniak, melodiak… Oso sinpleak eta zuzenak ziren, beti-betikoak nolabait esateko” (1). Ruper Ordorika-k ahotsa jarri zuen diskoari izena ematen dion kantuan.
Hiru urte geroago heldu zen Saredun eskua (Gaztelupeko Hotsak, 2006), bere bigarren diskoa, baina horren aurretik Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko diskoa koordinatu zuen: Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005). Hainbat kantarik parte hartu zuten diskoan, eta Rafa Rueda ekoizpen artistikoaz arduratu zen, “Kanta ariña” abestia sortu eta grabatzeaz gain. Disko hartako musikariekin grabatu zuen Saredun eskua -David Gonzalez, Rufo Urbina eta Mikel Azpiroz (Lau Behi, Elkano Browning Cream…)- eta zenbait lagunengana jo zuen hitzak osatzeko: Gotzon Barandiaran, Jon Benito, Kirmen Uribe eta Edorta Jimenez idazleak, Unai Iturriaga bertsolaria… “Oharkabean pasatzen diren gauza ttipiei” buruzko kantuak dira disko honetakoak.
Urte berean Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudiora itzuli zen Rueda, Txuma Murugarren eta Petti kantariekin batera partekatutako Hauxe diskoa (Gaztelupeko Hotsak) grabatzeko. Bakoitzak bina abesti grabatu zituen. Ruedarenak: “Hodeietan” eta “Boga boga” herrikoiaren moldaketa.
Hirugarren diskoarekin autoekoizpenaren bidea hartu zuen Ruedak. Zuhaitz okerretan gora noa (2008) AEBetako musikariekin grabatu zuen, Jonan Ordorika soinu teknikariaren eta Fernando Saunders baxu jotzailearen arteko adiskidetasunaren ondorioz. Lou Reeden taldeko musikariaz gain, Jane Scarpantoni biolontxelo jotzailea (Lou Reed, Bruce Springsteen, Sheryl Crow, Patti Smith eta beste hainbatekin aritutakoa), J.T. Lewis bateria jotzailea (Marianne Faithfull, Living Colour, Herbie Hancock, Lou Reed…) eta Zeljko McMullen soinu artista izan zituen ondoan Ruedak. Baita Joseba Irazoki gitarrista nafarra ere (Atom Rhumba, Petti…). “Loturak” kantua aukeratu zuten singlea izateko eta Mikel Clemente-k zuzendu zuen bideoklipa. Diskoko hamar kantuen artean John Cale galestarraren (The Velvet Underground) “Paris 1919” kantuaren bertsio bat dago.
2010. urtean Haragizkoa ikuskizuna martxan jarri zuten Ruedak eta Edorta Jimenez idazleak. Omar Navarrok -Jimenezek poesia lanak sinatzeko erabiltzen duen heteronimoa- urte berean kaleratutako Haragizko amoreak (Susa) liburuko poemak musikatu zituen Ruedak, eta Jaime Nieto baxu jotzailearen eta Joseba Barrenetxea argazkilariaren laguntzaz ikuskizuna osatu zuten. Ondoren, disko batean jaso zuten elkarlana.
Hori ez zen izan Ruedaren lehen esperientzia musika eta poesia ikuskizunetan. 2003. urtean Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna sortu zuen Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal (Nahiko, Hertzainak) eta Mikel Valverde marrazkilariarekin batera. Hamar urte geroago, taldea berriz elkartu zen Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko eta taularatzeko. Horrez gain, Gabrielen lekua sentikarian (2013) parte hartu du Ruedak. Musika, bertsoa, antzerkia eta poesia biltzen ditu Gabriel Arestiren omenez sortutako ikuskizun honek, eta Ruedaz gain, Andoni Egañak eta Oier Guillanek hartzen dute parte.
Enaren geometria (2011) da Ruedaren bakarkako laugarren diskoa. “Etengabeko aldaketen” inguruko diskoa da, Ruedak berak aurkezpenean azaldu zuenez (2). Ohi bezala, Jonan Ordorikarekin grabatu zuen Azkaraten, baina musikari taldea eraberritu zuen: Txus Aranburu eta Arkaitz Miner (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Andrakan, Cafe Teatro…), Jaime Nieto, eta PI.L.T.-en taldekide izandako Jose Manuel Sampedro Xanpe. Aurrekoa bezala, autoediziora jo zuen Ruedak diskoa argitaratzeko, baina kasu honetan bere webgunean (rafarueda.net) eta kontzertuetan bakarrik jarri zuen salgai. “Ez al dakizu” izan zen diskotik ateratako singlea, eta hemen ikusi ahal duzu Bilboko Bi FM irratian egindako interpretazio akustikoa.
2017an Hiri kristalezkoa diska aurkeztu zuen, hamar kantuz osatutako hiriaren inguruko lan kontzeptuala. Abestiak hainbat idazlek idatzi zituzten: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza eta Leire Bilbao tartean. Abestietako bateko letra berea da, ordea. Diskoan Jaime Nieto, Txus Aranburu eta Ander Zulaika musikarien lanarekin kontatu zuen eta Elkar estudioan grabatu zuen Jon Agirrezabalagaren ekoizpenarekin.
2020koa du Rueda ( ZART) bere azken proiektua, hemendik aurrera bere marka bihurtuko dena. Gitarra, ahotsa eta elektronika oinarri duten 8 kantuz osatua, Joseba Sarrionandia, Elena Olave, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Audre Lorde, Inge Müller eta Josu Goikoetxearen poemak kantu bihurtu ditu Bilboko Koral Elkartearen “Euskeria” abesbatzaren kolaborazioarekin eta berriz ere Jon Aguirrezabalaga ekoizle.
Ekoizle gisa, Pettiren On, Txuma Murugarrenen Hegazkinen arima, Anje Duhalderen Sorminetan, Jon Enbeitaren Hainbeste, hain gitxi eta Kokein taldearen Kokein diskoetan egin du lan. Musikari gisa, Mikel Urdangarin eta Txuma Murugarrenekin harreman estua izan du, haien zuzeneko taldean eta diskoetan jo baitu. Jabier Muguruza eta Kashbad-en diskoetan ere parte hartu du, beste hainbat kolaborazioren artean.
Antzerkirako musika lanak ere egin ditu: Lauaxeta herri opereta (Maskarada, 2005), Otehitzari biraka -Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera- (Kukai-Tanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) eta Antartikako lorea (Erre produkzioak, 2010). Halaber, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugako ospakizunen barruan, Hemen gaude ikuskizunaren alderdi musikalaz arduratu zen Rueda.
2017an Lua Kastore (Ma kolektiboa) antzerki eta dantza garaikidea uztartzen zuen obraren musika konposatu zuen Aritz Aranbururekin elkarlanean eta 2021. urtean Artxipielagoa (Ulu Media) fikziozko podcast-aren soinu banda sortu du, hau ere Aritz Aranbururekin elkarlanean.
Egun, ZART sortzaileen plataformaren kidea da Harkaitz Cano, Elizabeth Macklin, Alain Urrutia, Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarinekin batera.
Testua: Jon Eskisabel
Donostiako Viktoria Eugenia antzokian zuzenean grabaturiko bideoa.
2020
ABESTIAK:
2017
ABESTIAK:
Angel
Jon
Nahikari
Roy Batty
Little Cowboy
Eleonora
Maryana
Ainara
Oroitz
Irina
ABESTIAK:
2013
ABESTIAK:
Poesia mailu bat da
Nire izena
Bilbaoko kaleak
Neure mendean
Aresti eta Basarri
Zorrotzako portuan aldarrika
Gizonaren ahoa
Egia bat esateagatik
Beldurra gosari
Preso gaudenon ahoetatik
Iparragirreren bozean noa
Naizena, diodana
2011
ABESTIAK:
Maleta hutsak
Distantzia
Enara galduak
Ez al dakizu
Aldiro
Izkina izoztuak
Inor bagina
Lagun 2
Egun eder honetan
Hombre lobo
Astea
2010
ABESTIAK:
Aldarri egiten du haragiak
Usainak
Sabako erregina
Goizeko sagarra
Zeuon itzalak
Titanioa
Okarana
Itsasoaren aurrean
ABESTIAK:
Isildutakoak
Autoan
Jira eta buelta
Paris 1919
Kolibria
Goiz batez
Lligams
Auzo berriren batean
Bizipoza zer den
Argazkiekin zorretan
Loturak
2006
ABESTIAK:
Aineza
Printzesa
Bi musu
Udaberri lorea (Primula veris L)
Umetan
Desagertuena
Inoiz ez da bihar
Txikia
Bila
Amildegiko txakurra
2006
ABESTIAK:
Gaua eta kea
Xoria kantari
Han dena errazagoa da beti
Hodeietan
Txomin Iantziren kantua
Atean joka
Boga boga
2003
ABESTIAK:
Leihotik begira
Ohantzea
Bide erdian
Kea
Zuzen?
Hitz antzuak
Argi diskretuan
Gurariak ibaietan
Batela
Euria