Esaidazu zer dudan atzean,
inork bere kolkoa begiratzerik al daukan.
Harrokeria albo uztean,
inork bera dela esaterik al daukan.
Bakarrik bizitzea, mina.
Bakarra izatea, ezina.
Zati batzuk josiak, hori gara.
Amaitu gabeko eskultura bizia.
Emaidazu eskua, beraz,
hartzazue nirea zuentzat.
Begiratu zer dudan, atzean.
Begiratu kolkoa,
nire izen zatiak,
Sor dezagun berria.
Hemen nago ordea, airean,
nire izenari letrak falta zaizkionean.
Ozen oihukatzeko prest nago.
Hemen nago, ez naiz inor ez naiz sekula izango.