Puntu Takoma 2020an jaio zen, Asier Etxeberria Munarriz musikariaren eskutik. Proiektu esperimental gisa hasi zen, urte berean lau kanta intrumentalez osatutako eta autoekoiztutako EP txiki bat kaleratuz (Izaerendipia). Hurrengo urteetan rock alternatiboa eta grunge estiloetara jo du, horren adibide dira Naxker taldearekin ateratako singleak (Dikotomia eta Zaldiz itzuliko naiz, 2023) eta Blur taldearen Song 2 kantaren euskarazko bertsioa (Bigarren mailakoak, 2025).