2022.05.05
Pottoka

Pottoka

Iturri

Atzo inauteriak gintuen
eta zuek ulertuko duzuten bezala
ezin nuen ura bakarrik edan,
kriston aparra harrapatu nuen.
Gaur hartu dut makila ta txakurra
eta galdu behar naiz aritztian barrena,
gorputza pixkat indartzeko,
bihotza pixkat bizitzeko.
ibili ta inili nekatu nintzen,
ibili ta ibili etzan nintzen,
eta urrunera ikusi nuen iturri nuen fresko bat,
hum, zein goxoa zen!
Batzuetan ez naiz ohartzen
bizi honetako gauza txikietaz,
eta besteetan, naizela behartzen,
orduan eskerrak ematen.
Ez dakit zertan ez ditugun zaintzen
gure errekak eta mendiak?
hoiek gabe ez dago bizia,
hoiek gabe berdin da hiltzea.