Pantxo Etxebere nafarrak 90eko hamarkadan hartutako izen artistikoa da Pottoka. Ogibidez artzaina da Etxebere, baina zozketa batean irabazitako diruarekin Fender gitarra elektriko bat erosi ostean, kantuak egiten hasi zen, rock kantautore baten gisa. Balerdi Balerdi taldeko kideekin grabaturiko La revoluzione della tradizione diskoa grabatu zuen, eta ondoren Otsondo 602 taldea osatu zuen. Gaur egun Pottoka & Eskortz bikotea osatzen du Mikel Mujika Jorajuriarekin.