Naia Burukoa baionarrak eta Lea Marie Uria argentinarrak Berlinen elkar ezagutu zuten, eta berehala musika elkarrekin egiteko aukeraz hitz egin zuten. Une hartan bere euskal arbasoen historia berreraikitzeko saiakera egiten ari zen Uria eta Positive Hardcore electro-experimental bikotea sortu zuten. Queer nortasunaz, trans generoaz edota naturaz mintzo dira haien kantuak.