Goizean goiz esnatzian gogoratu ditut
Aurpegi eta izenak
Gure artean aspaldi bizitzen izan
Ta orain ez ditugunak
Gurekin baina urrunetik
Entzun daitezke haien
Bihotzen taupadak
Gurekin baina urrunetik
Entzun ditugu haien
Bihotzen kolpeak
Elkarrekin pasatako momentu zailetan
Isuritako malkoak
Gero ta gehiago luzatzen dituzte
Kupidarik gabe luzeak diren kondenak
Gurekin baina urrunetik
Entzun daitezke haien
Bihotzen taupadak
Gurekin baina urrunetik
Entzun ditugu haien
Bihotzen kolpeak
Guretzat bihurtu direna ospatuko dugu
Egun hurbilean
Harro altxatuz buruak
Askatasunean, askatasunean
Gurekin baina urrunetik
Entzun daitezke haien
Bihotzen taupadak
Gurekin baina urrunetik
Entzun ditugu haien
Bihotzen kolpeak