Asteartea da
samintasunaren
abesti bat egitea
sendabidea da
sentimenduen adinako doinu
disonanteki
behar bat asetzea da
terapian naiz
imaginatu nolakoa naizen
abesti mordoa egin behar izan ditudala
zurekin egon ahal izateko
zure altzoan
imaginatu nolakoa zaren
abesti mordoa egin behar izan ditudala
nerekin egon ahal izateko
ene buruan