Egun bat gehiago pasa da
eta betiko hutsunea
noizbait estaltzeko
une batez asetzeko
behingoz bakean lo egiteko
Orain etxera bidean noa
eta zu ez zatoz nirekin
hilleta baten kronika igartua
iada ez dago ezer berririk
nik dena uler dezaket
baina hitz eza ez
zertan nabil hemen
dopamina eta endorphina
zopa baten igerian
geldirik dantzatu gabe
hitzak jartzen
tristura honi
urte bat duzuen diska hontan
nik ez dut iada ametsik
txori izateko grina
aspaldi itzali da
mundua gainera datorkit
goizeko zazpi terdietan
zure gerria ikutzeko
denbora pasa da
ez naiz inoiz gai izango
poliki baina motelago
zeinen berekoia naizen
aldatzeko badela unerik
Bill Hicksek zioen bezala
erabili zure aukerak
zure usai gozoari
abesti hau egin behar diodala
luma bat eskuetan dudala
hasi naiz abesti hau idazten
neretzako eta baita ere zuentzako
denok pozik egon gaitezen
orain jarri naiz hau pentsatzen
zeri buruz idatziko dudan
ordu bat pasa da
eta oraindik horrela nago
ez dakit esaldiak bukatzen