2023.08.02
Physis versus Nomos

Physis versus Nomos

Atzera

Konpromezu (B Aldea, Gaztea)

Atzera

Dokatik zuzenean

Atzera

Kultur Kutxa Gauak (2020.06.13)

Atzera

Aurtzaka goaz

Egilea: Joseba Anabasa

Saudade

Begiak itxi ta hor zaitut 
kolore guztiekin. 
Zure irri, begi, ilea 
beltza da urrutitik. 

Galdetu zenidan hortan 
ea maitemindu nintzen ni... 
Egia esan ez dakit zehazki. 
Mindu bai, maite ezin. 

Zure bi begi zaizkit ageri, 
barreneraino begira dabiltz, 
taupadak dira, ni jaso ezinik, 
bizirik gaude, 
ez al daukagu inoiz ospatzerik? 

Ez naiz ezertaz damutzen 
idatzi ta pentsatu nuen. 

Badakit nik ez naizela lehenena. 
Ezta ere minduko den azkena. 
Zenbat gara? 

Atzo maitemindu nintzen zure buru horrekin. 
Lasai bizi omen naiz orain zuk dakizula jakinik. 

Lotsatia naiz, 
denok bezala, 
zer egin dezaket, 
betikoa ala 
mendiak mugiz 
zuganaino bi zentimetrotara. 

Pista gutxi batzuk utzita. 
Gogoen nahiekin jantzita 

Ez dizut nahi minik egin, benetan. 
Ba al duzu galderarik 
hortxe zure kopetan? 
Arren eme erran.