2023.08.02
Physis versus Nomos

Physis versus Nomos

Atzera

Konpromezu (B Aldea, Gaztea)

Atzera

Dokatik zuzenean

Atzera

Kultur Kutxa Gauak (2020.06.13)

Atzera

Aurtzaka goaz

Egilea: Joseba Anabasa

Etorkizunerako mezuak

Etorkizunerako mezuak. 
Musikaz otuei ihesi. 

Hipokondria tanatofobia. 
Biekin bizitzen ikasi. 

Jaiotzea aukeratuko bagenu 
zenbat egongo ginake bizirik? 

Partekatzen dugun mundu honetan 
elkar lagundu ala konpeti. 

Borobilean gaude jarrita. 
Propaganden mugei agur! 
Maiz erresonarazi den hitza. 
Elkarrez izan edo galdu. 

Ergela baita elkar jotzea.. 
Janaria ahotik kentzea. 
Zintzoak garela pentsatzea 
laguntza behar dugunean. 

Lo egitea uzten ez digun 
bizitzeko eskema honek... 
Lagunen artean borrokatuz 
poltsikoak bete paperez. 

Gizarteak artea iada ahaztu du 
dogma lagun bihurtu gaituzte. 
Gauzak modu batera izan badira 
ez dugu zertan horrela segitzen. 

Gorrotatzen ditut erregeak. 
Arkia mota guztiei agur! 
Bizitzera etorri bagera 
jaiotzetik izan ostatu. 

Bihar zaharragoak izanen gera 
aginteak uzten badigu. 
Goazen guk sortzera boterea 
bizitzen baldin badakigu. 

Uzkurtutako egoera hontatik, 
irabiatutako oinazeez, 
biharraren egoera naturalek 
askeago bihurtuko/sendatuko naute. 

Gure bularrak ezin dira usteldu, 
maitasunak garbitzen dituzte. 
Eta ametsak egi bihurtzen dira 
bizitzan honeta(ra)ko baikaude.