Physis Versus Nomos Beñat Antxustegi Goikoetxetaren proiektu pertsonala da. Galdakaon jaio zen, baina gaztetatik Donostian bizi izan da eta Xikinkei eta Txemak taldeetako partaide izan da. Bakarkako hainbat disko plazaratu ditu, folk psikodelikoaren ildoan, eta birritan irabazi du EHUko Mikel Laboa Katedrak antolaturiko sormen lehiaketa. Lehen aldiz bandarekin grabatu du bere laugarren diskoa den ‘Arraro nioenean’ (2019).