Performerrak: Idoia Hernandez Toledo, Sara Kovačič
Bideoa, musika eta letra: Peru Galbete Labiano
Atzetik berriz
etorri zitzaidan
aurreratzeko
alboan nuenean
Eta ondoren
beste bat aurreratzen
ikusi nuen
txikitik handitzen
Hiltzeko jaiotzen dira
itzal guzti hauek
aurreratuz ta handituz
lausotzeko gero
birsortzen behin eta berriz
ene itzal hauek
jakin izango balute
Behin eta berriz ta berriz, behin eta berriz
kale hutseko gau honetan
farola argiz
Mugarik ez, ilunpean
ilunik ez, mugapean
Geldirik, argi ezean
ikusiz, ikusten ez dena, ikusi gabea, beti egon dena…