Performerrak: Idoia Hernandez Toledo, Sara Kovačič
Bideoa, musika eta letra: Peru Galbete Labiano
Eguna gaua bihurtu zela
ta hori zela egokiena
ez kezkatzeko ez kexatzeko
denen onerako izan dela
gauez biziko garela orain
ta dena abantailak direla
eguzkiak ez gaitu erreko
izarrak ikusiko direla
Ta batzuek sinetsi zieten
ta besteok irentsi genuen
jada guzti honen parte gara
nola borrokatu gure kontra
etxeetan geratuz jendea
gezurtegietan sinestera
lanak ondo helduta gaitu ta
“ze ingo diou” esaten ohituta
Ze uste duzue?
jakinda ere
barruan gaudela
ain barruan gaudela
Eguna gaua bihurtu zuten
eguzkia ez zen gehiago ikusten
ohituz joan zen berriro jendea
gutxi batzuen protesta artean
argi indarra gehiago ordaintzen
noizean behin solariumera joaten
ta kaleko ordena hausten
ero batek holaxe zioen:
Ze uste duzue?
jakinda ere
barruan gaudela
ain barruan gaudela