Performerrak: Idoia Hernandez Toledo, Sara Kovačič
Bideoa, musika eta letra: Peru Galbete Labiano
Gaua argitzen ari denean, ixten dira betazalak
ta izandako amets hura, ez ote zen erreala
bizi ginen begiratu gabe, poliki baino presaka
gaua ilundu baino lehen zeinek ez du nahi itzartu?
Dena hotza dena grisa, dena lur dena bizitza
dena mina dena poza, dena ur dena desditxa
bizi ginen begiratu gabe, begiak lurrean zurrun
gauak ilundu baino lehen zeinek nahi du desagertu?
Dena amets bat izan dela, inork ez daki
ta esnatzen ari garela, beste batera
bitarte hontan
itxura
egiten
segi